XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Alkatea ta abadeak datoz).

(Egal baten gelditzen dira, astiro astiro bertara juan ondoren).

(Lotsaz begiratuko dautse danak).

(Txistua amaitzen da).

LIÑE.- Erroskak! Arrautza gorringoekaz egindako erroska ederrak.

Gure santa andiaren bedeinkasiñoa artutako erroskak!.

NEREUS.- (Ura edatera dua). Preskua eta garbia daukazu ura?.

PlE.- Berorren begia baiño presku eta garbiago.

NEREUS.- Ori esateko zeuk ezdaukazu, itxuraz, ikusmen garbi garbia.

PlE.- Jauna, nik gauzak bear diran lez esateko, ez daukat perlezirik miñean eta... gauzatxu bat esan bear dautsat.

Asarratzen ba da nik baiño geiago galduko dau berorrek.

Guk, okasiñoetan, iñori kendu barik, mezatxu batzuk ataraten be ba dakigu-ta.

NEREUS.- Esan, esan, gure kapako kapeleran asko kabiduten da-ta.

PlE.- Zabala bearko dau ba! Noiz ikusi gaitu ondarrutar andriak aingira kumien antzera gona labur eta papar zabal?.

NEREUS.- Ba, ba...! Ori esakera bat da.

PlE.- Esakera bat? Eta ain zuzen be... or aurrean dabizan emakumiak, atzapar lodia luze luze gure begira ipinita? Sekula konpesatu dau berorrek ondarrutar andrarik?.

NEREUS.- Orregaitik ez brixak urtenga jarri, andratxo.

PlE.- Andratxo ni? Berorri gaur ondarrutarrei burletan etorri da, ala?.

Neuk esango dautsadaz Fray Bartolomeri lau gauzatxu, ondo esanda, urrengo datorrenean.

Ondo esanda gero!.

NEREUS.- (Irribarrezka). Zenbat da?.

PlE.- Sekula praille bateri ez dautsat urik kobratu, baña beorreri bai, ondarrutarrak nortzuk garian jakin daian be.

Txakur txiki bat.

NEREUS.- Orra. Tori. Purgatorixuan zeure uleok erre baiño len, zure ondorenak biurtu bearko dauste meza dirutan.

PIE.- Esanalak esan, adarra joteko be bai? Atrebentzia parkatuta, nungua da berori? Plaentxiarra ez da izango, ez? Ze angoa dala ba neki....

Orixe gogorra! Berbalekurik ez ipinteagaitik ixiltzera nua, bestela....

(ALKATEA eta PREGOILARIA alkarri zerbait esaten igarten dira).

(PREGOILARIA erdira urten eta pregoia joten asiko da).

PREG=oLl=ARlA.- Alkate jaunaren aginduz adierazoten da: Bera unoriak eta erreumak jota dabillalako ta kontzejal asko be itxasoan dagozalako, agintarien aurreskurik ez dala egongo.

Bere ordez, bikotien dantzak egingo dirala eta irabazten dabenak Andra Maritako aurreskurako aukeratuta geratuko dirala....

(TXISTULARIAK dantza soñu bateri ekiten dautse).